XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ORDUAN JOANEN NAUK.

ALAITUAK
Lakaztuak
Xamurtuak
Denak: askatu eginen ditut lokarri denak.

Hire begiak lo egon daitezenean
eta nahiz bestetandik,
ni, lurtar eta deslai, ikusten segi dezaanean
heure burua zainez eta hezetasunez oparotuz,
eta agian, nire gorputza beste bazterren batean
aldez aurretik irudika dezaanean.

Bizirik atera gaitezenean
argiz mozkorturik, jainkoturik,
azken goizalde hiritartuaren
engranaje zauritutik,
eta nahigabe, neure ihesaldiak
hiretzako ohitura izan daitezanean
.

Orduan
Orduan joanen nauk.
Neure arima ibiltaria
adioei darieten tristuran libratuaz.
Joan eginen nauk.
Neure itzulerak hiregan ereinez,
hire baitan bizi nadin.
Etenbagean,
euriak euriak soilik!
dei egin diezadanean.
Orduan.